2020(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

 Kaixo lagunak! Zer moduz zoazte?

Gaurtik aurrera lanak DRIVE bidez egiteko bidea erakutsiko dizuegu, horrela, gurekin partekatu ahal izateko eta guk zuzentzeko aukera izateko.

Ikasteko prest?

Lehenengo googlen sartu eta goiko aldean-eskubian GMAIL duzue eta bertan klikatu. Zuen emailera sartu baino lehen, ziurtatu gurasoena itxia dagoela, horretarako goiko aldean-eskubian borobilean klikatu eta “cerrar sesion” eman. 

Norberak bere erabiltzailea, idatzi ondoren, “hurrengoa edo siguiente” sakatu eta pasahitza idatzi, sartu eman eta zuen kontuan sartuko zarete. Bertan, 9 puntutxoz osaturiko laukitxo bat azalduko zaizue, goian eskubi aldean. Bertan klikatu eta DRIVE izeneko marrazkitxoan (berde, hori eta urdin koloreko hiruki antzeko bat) klikatu. 

Bertan, zuekin partekatutako karpeta bat aurkituko duzue, sartu eta dokumentu bat aurkituko duzue.Lehenengo lana zer moduz zaudeten idaztea izango da. Bertan idazten duzuen guztia gurekin partekatuta geratuko da.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

IZARREN HAUTSA

Oraingo honetan zuengana gatoz gure gai berriaren aurkezpenarekin: "izarren hautsa" hain zuzen ere. Gai honekin lotutako eske...