2022(e)ko urtarrilaren 17(a), astelehena

IZARREN HAUTSA

Oraingo honetan zuengana gatoz gure gai berriaren aurkezpenarekin: "izarren hautsa" hain zuzen ere. Gai honekin lotutako eskema idazlan edo bideo interesgarriak jarriko ditugu zuen esku etxetik gaiaren jarraipena egin ahal izateko.


Izarren Hautsa

Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
Hauts hartatikan uste gabean noizpait giñaden gu ernai
Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera
Atsedenik hartu gabe
Atsedenik hartu gabe
Lana egiñaz goaz aurrera
Kate horretan denok batera gogorki loturik gaude
Gogorki loturik gaude
Gizonak ba du inguru latz bat menperatzeko premia,
Burruka hortan bizi da eta hori du bere egia.
Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu,
Jakintza eta argia
Jakintza eta argia
Bide ilunak nekez aurkitu
Lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia
Hortan jokatuz bizia
Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
Naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea.
Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,
Bertatikan irautea
Bertatikan irautea
Ezaren gudaz baietza sortuz,
Ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea
Beti aurrera joatea
Ez dadukanak ongi ahi daki euketzea zein den ona,
Bere premiak bete nahirik beti bizi da gizona.
Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertan
Saia gaitezen ikusten
Saia gaitezen ikusten
Amets eroak bazterturikan,
Sasi zikiñak behingoz erreta bide on bat aukeratzen
Bide on bat aukeratzen
Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
Burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
Ibiltzen joanen direnak
Ibiltzen joanen direnak
Gertakizunen indar ta argiz
Gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak
Egiztatuko dutenak
Eta egia bilakaturik ametsaren antziduri
Herri zahar batek bide berritik ekingo dio urduri;
Guztian lana guztien esku jasoko dute sendo ta prestu,
Beren bizitzen edargai
Beren bizitzen edargai
Diru zakarrak bihotzik eztu,
Lotuko dute gogor ta hestu haz ez dadin gizonen gain
Haz ez dadin gizonen gain


                                                            

Klikatu argazkian ariketa egiteko




2021(e)ko maiatzaren 10(a), astelehena

SANTA AGEDA BEZPERA 

 Santa Ageda otsailaren 4 an ospatu genuen. Goizeko 9:30ean elkartu ginen LH4 eta LH3-koak kantatzeko.
Covid 19agatik Elizatxo ikastolako patioan egin genien txikiei: HH5, LH1 eta LH2. mailakoei. 
Oso ongi entzun zitzaigun eta txalo asko egin ziguten.















2021(e)ko urtarrilaren 7(a), osteguna

 

MENDIKO IRTEERA

 

Duela 14 egun Mulixko-gainara joan ginen. Aldapa batean egin genuen hamaiketakoa, bazkaltzeko zuzenean joan behar ginen bidetik, baina azkenean ez ginen joan betizu gehiegi zeudelako eta orduan beste bide batetik joan ginen bazkaltzera. Onddiren magalean, aldapa igotzeko lekuan, bazkaldu genuen. Bazkaldu eta gero azkenean Mulixko gainara  iritsi ginen. Batzuk buelta guztia kantatzen pasa genuen: “Aldapan gora”, “Ikusi mendizaleak”, “Peru kokodriloa” …

Nahiz eta nekatuta iritsi ondo pasa genuen.


Mulixko-gaina - Kizoa Movie Maker

2020(e)ko abenduaren 20(a), igandea

 

PORTURA

Ikasturte honetan, egun batean, Portura joan ginen iparrorratzekin jolastera eta gelako argazki berria ateratzera. Jolas bat egin genuen iparrorratzekin eta iparraldea non zegoen ikasi genuen. 

Jolasak altxorraren bila izena zuen eta jolasteko: paper batean pistak idatzi genituen eta beste talde batek altxorra aurkitu behar zuen pistak jarraituz.

Beste egun batean, gelan, taldeka iparrorratz bat egin genuen.

2020(e)ko ekainaren 18(a), osteguna

Kaixo lagunak! Ikasturteko azken ostiralera iritsi gara. Primeran ibili zarete! Ongi pasa  datorkigun udara eta asko disfrutatu. Besarkada handi-handi bat denontzat eta milesker egindako lan guztiagatik.


EKAINAK 19, OSTIRALA


MATEMATIKA:

Gainean klikatu: ZUZENKETAK

2020(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena



EKAINAK 18, OSTEGUNA


Ze gutxi falta zaizuen oporretan egoteko! Ea Andra Marik zer esango digun!






LENGUA CASTELLANA: 


  • Hoy es nuestro último día de Lengua castellana. Vamos a terminar con la descripción del animal que hemos elegido.


Para hacer la descripción seguiréis el siguiente esquema: 


  • Presentación, 
  • Aspecto  
  • Carácter.


Recordar las reglas ortográficas trabajadas durante el curso.
La descripción tiene que tener como mínimo 10 líneas.


  • Lectura del poema “La cabra cabreada” (Páginas 20 y 21 del libro)

¡Os merecéis unos aplausos, habéis trabajado fenomenal!


23 mejores imágenes de Aplausos | Aplausos, Aplausos gif, Emojis ...


MUSIKA:
Kaixo musikariak!

Ikasturtea bukatzen ari zaigu eta ez dugu elkar ikusteko eta agurtzeko aukerarik izan.
Azken dantza duzue hemen, Zazpi Jauzi da eta Txori Txikiaren doinua du.
Bideo honetan musika polikiago entzungo duzue pausoak errazago ikasi ahal izateko. Ea lortzen duzuen, irailean elkarrekin dantzatzen
has gaitezke ikasturtea. Zoragarria izango litzateke!  Besarkada handi bat zuentzat eta espero dut uda polita eta argitsua izatea.
Idoia


Kaixo musikariak!
El curso está acabando y no hemos tenido oportunidad de vernos y despedirnos.
Aquí tenéis el último baile, Zazpi Jauzi y su melodía es la de Txori Txiki Bat.
En este vídeo escucharéis la música más despacio para aprender más fácilmente los pasos.
A ver si lo conseguís, en septiembre podemos comenzar el curso bailando juntos.
¡Sería estupendo! Un fuerte abrazo y espero que paséis un bonito verano.
Idoia


IZARREN HAUTSA

Oraingo honetan zuengana gatoz gure gai berriaren aurkezpenarekin: "izarren hautsa" hain zuzen ere. Gai honekin lotutako eske...