2018(e)ko abenduaren 16(a), igandea

ALBAOLARA BISITA



Kaixo guztioi: 

Abenduaren 12an Pasaiako Albaola ontziola  bixitatzera joan ginen. 
Han XVI. mendean Terranovako uretan ondoratu zen San Joan euskal baleontziaren errepika nola egiten ari diren ikusi genuen. 
Garai hartan euskaldunak munduko hoberenak ziren era horretako ontziak egiten eta orain, Albaolan, ontzi berdina eta garai hartan egiten zuten bezala egiten ari dira. 
Dena egurrezkoa da. 
Mundu osoko jendea etortzen da nola egiten den ikastera.


Asko ikasi  eta primeran pasa genuen!

2018(e)ko abenduaren 5(a), asteazkena

EUSKARAREN EGUNA

Euskararen egunean bi urteko gelara joan ginen. Bertan "Euskara koloretan" abestu genien lehenik. Ondoren, beraiekin batera, "Pintto pintto" abestu genuen.


BALEAK NEURTZEN PATIOAN

Baleen luzeera neurtzen aritu gara gaur patioan, gelan ez baitira sartzen. Gauza asko deskubritu ditugu: zenbat handiagoa den bale urdina euskal balea baino, gutariko zenbat behar diren bale urdin bat osatzeko, zenbat ibili behar den bale urdin baten tamaina lortzeko, etab.

































IZARREN HAUTSA

Oraingo honetan zuengana gatoz gure gai berriaren aurkezpenarekin: "izarren hautsa" hain zuzen ere. Gai honekin lotutako eske...