2020(e)ko maiatzaren 11(a), astelehena

Maiatzak 12, asteartea

Kaixo!!!
Atzo komentatu genuen hemendik aurrera bi arlo landuko ditugula eta hemen beheran daukazue aste honetako plangintza.

Gogoratzen al zarete zein den Andramari? Ea, ea gaur zer kontatuko digun!


MATEMATIKA: 
  • Matematikako 146. orrialdean egin gabe dauden ariketak bukatu eta 147. orrialdea egin.
Konpasa erabili behar da, gogoratu marrazketan landutakoa.
Ea lortzen duzuen marrazkia egitea!
  • PROBLEMAK:

         - Anek 12 kanika ditu eta Anderrek, berriz, 8. Kanika hauek 4 kaxatan 
          banatu nahi baditugu, zenbat kanika jarriko ditugu kaxa bakoitzean? 
          Gogoratu: datuak, ebazpena, eragiketa eta erantzuna idaztearekin. 
          Behar baduzue, txitxirioak erabili.

- Nire erlojuan honako ordu hau ageri da: 20.10. Baina ordu laurden
aurreratuta dago. Beraz, zer ordu da? Erne! Aurreratuta dago.


EUSKARA ETA TXANELA

Txanelako gai berria hasiko dugu!!! Izenburua izango da: Firin-faran airea dantzan!


Egin ezazue azala koaderno gorrian eta polit polita margotu. Hurrengo orrian edo driven,
zerrendatu zer dakizun aireari buruz.

Saiatu ez begiratzen liburua!

3 iruzkin:

IZARREN HAUTSA

Oraingo honetan zuengana gatoz gure gai berriaren aurkezpenarekin: "izarren hautsa" hain zuzen ere. Gai honekin lotutako eske...