2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

OSTIRALA, APIRILAK 3


Kaixo, azkenean ostirala iritsi da !

OSTIRALA (apirilak 3)  

INGURUNE ETA EUSKARA

Gaur, lehenengo entzun ezazu ipuina eta disfrutatu:

mDx-2cA6- Grufaloaren ipuina bideoan

Gero, azken egun bezala, egunerokoan idatziko dugu DRIVEN aukera duzuenak eta besteak koaderno gorrian. Gogoratu lehenengo DATA eta gero, IZENBURUA jartzearekin.
GAIA: “ Hiru aste etxean” Zuek nahi duzuenari buruz idatz dezakezue. Ea testu polit bat idaztea lortzen duzuen! 


MATEMATIKA
  

PLASTIKA
Astea bukatzeko txontxongilo polit batzuen proposamena egingo dizuegu! Behin

amaitutakoan, atera argazkia eta email/drive bidez bidali. Bi eginez gero, bueltan, antzerki

batzuk egingo ditugu. Egiteko ikusi bideoa.

            
Beheran, beste eredu bat dago, zuen irudimena erabili eta zerbait falta bazaizue,
ordezkatu beste material batekin, etxean duzuenarekin edo beste bat guztiz desberdina
asmatu !!!




Bihartik aurrera oporrak izango dituzue. Guk ez dugu etxeko lanik bidaliko. Hortaz, aprobetxatu irakurtzeko, orain landutako taulak birpasatzeko eta nola ez, ongi pasatzeko.

Hurrengo egunetan, etxean egon beharko zarenez, nahi duenarentzat link batzuk bidaltzen dizkizuegu jolaserako. Aukeratu zuen ustez, egokienak direnak zuentzako!
Ea bueltan eskolan elkar ikusten dugun!         

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

IZARREN HAUTSA

Oraingo honetan zuengana gatoz gure gai berriaren aurkezpenarekin: "izarren hautsa" hain zuzen ere. Gai honekin lotutako eske...