2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna



MATEMATIKA

Hona hemen aste honetako ariketen emaitzak:
 ARIKETEN EMAITZAK
Matema tikako liburuko 108. orrialdeko lehenengo bi argazkien eragiketak (8ko taula)
Problema hauek koadernoan kopiatu eta egin:
1.-400 pertsona bizi diren herri batean, 225 emakumeak dira.
Zenbat gizon bizi dira? Gizon horietatik  96 nekazariak dira.
Zenbat gizon bizi dira nekazariak ez direnak?

2.-Astean zehar egunero sei arrautza jaten ditugu. Zenbat arrautza jaten ditugu aste batean?
Gurasoek 4 dozena arrautza erosten badituzte astero; astean zehar jan ditugunak kontutan
hartuta, zenbat geratzen dira soberan?

MUSIKA HIZKUNTZA

ESALDI ERRITMIKOAK
Bideo honekin esaldi erritmikoak irakurriko ditugu, markatzen duen erritmoarekin batera.
4/4 konpasak dira, hau da, lau kolpe izango ditugu. Kolpe bakoitzean beltz bat edo bi kortxea
sartzen dira. Kontuan izan behar dugu esaldien artean txanda bat itxoingo dugula. Koloreek noiz
hasi eta nola jarraitu markatuko digute .  Animo!


KANTA
Eta hemen kanta polit eta alai bat abesteko eta gozatzeko.

BIZIGOZA

Pentsatzen jarriko bagina
“gero zer izango da?”
ez zaigu berriz iñoiz itzuliko
pasatzen utzitako denbora.
Orainetik pasatu gabe
ezin da joan inora
eguneroko ametsak gozatu
eta ez begiratu gerora, gerora!

Bizitzaren trenak
bakarra du bidaia
ekaitzez ta eguzkiz
osatuz paisaia
Bizitzaren trenak
bakarra du bidaia
heldu aulkia gogor
ta gozatu bizia!

Hegan egin, aske sentitu
zerurantz bidaiatu
nahi duzunarekin egin ezazu
jolastu, maitatu ta gozatu.
Geltokiero zoriona
zure trenera batu
bete gabeko ametsik ez utzi
eta irri batekin esnatu, esnatu!

“Bizitzaren trenak...”

TXINARI BURUZKO JOLASA


China limita a 65 mil el número de visitas diarias a la Gran ...




Astea bukatzeko, famili batek Txinari buruzko jolas bat prestatu digu. Ea gustuko duzuen prestatu digutena!
"Nickname" jartzen duen lekuan, zuen izen-abizenak jarri beharko dituzue guk jakiteko zeintzuk egin duzuen jolasa. Zuetako bakoitzak behin bakarrik egin beharko du eta igande arte aukera izango duzue parte hartzeko. Beraz, anima zaitezte!

Hementxe: Jolasa





3 iruzkin:

  1. jolasa oso polita. Pillo bat gustatu zait, eskerrik asko.

    Muxu potolo bat.

    ErantzunEzabatu
  2. Abestia ere gustatu zait. Eskerrik asko Idoia.

    ErantzunEzabatu

IZARREN HAUTSA

Oraingo honetan zuengana gatoz gure gai berriaren aurkezpenarekin: "izarren hautsa" hain zuzen ere. Gai honekin lotutako eske...