2020(e)ko martxoaren 13(a), ostirala

 Kaixo lagunak! 

Esan genizuen bezala, hemen gaude lanean jarraitzeko prest.

Ikasgaiak aurkezten joango gara eta zuei lanak jartzen.

Gaur, astelehenerako lanak jarriko ditugu.


EUSKARA eta INGURUNE:


Azala: gai berriaren azala marraztu eta margotu koadernoan.

Gai berria: zer dakigu Txinari buruz? Koaderno txikian, Txinari buruz dauzkagun ideiei buruzko kontzeptu mapa bat egin. Begiratu Txinako liburuko 6.orria adibide bezala. Gogoratu,  gaiaren hasieran,  gelan egiten dugun orri birakaria.

Irakurketa: Txinako liburuko 4 eta 5 orrietan dagoen komikia irakurri ( 3 aldiz gutxienez, ondo ulertzeko). Ondoren, koadernoan, honako galderak erantzun:

KOMIKIARI BURUZKO GALDERAK (Izenburu bezala jarri)
  •  Zer esan nahi du zure ustez izenburu horrek?
  • Nongoak dira komikian agertzen diren ikasleak??
  • Zer gogoratzen du Mei Lik Txinari buruz?
MATEMATIKA
  • Lehenengo taulak errepasatu ( gurasoekin batera, edo, ezin duenak, paper batean idatzi eta erantzun.)

        Ondoren 84 eta 85. orriak egin. Horretarako, lauki batean 6 eta 7ko taulak agertzen dira. (                     HAUEK IKASI BEHARKO DITUZUE EGUN HAUETAN ZEHAR).

  • PROBLEMAK: Bi egin behar dira pausoak jarraituz.



GAZTELANIA:

Cuaderno de actividades páginas 44, 45, 46 y 47. (Los que tengan hechas estas páginas seguirán con la lectura y el diario).

Lectura: leer media hora al día (10 minutos de lectura en voz alta, hasta que salga bien, fluidamente).

Diario: hoy por la tarde, escribiréis en el diario. Contaréis lo que habéis  hecho durante el día y cómo te gustaría que acabara.  Recuerda! he ido, hemos comido, ... siempre con "H". Cuidando la letra, la presentación y la ortografía. Acordaros de las normas!



GU HEMEN LANEAN ARI GARA ETA ORAIN, ZUEN TXANDA IZANGO DA  BESARKADA BAT ETA ARDURATSUAK IZAN!!!

6 iruzkin:

  1. Amaia egin ditut lanak, baina zazpiko taula, pixka bat zaila egin zait!!!!!!!!!!!!!!!!!

    ErantzunEzabatu
  2. Amaia egin ditut lanak, baina zazpiko taula, pixka bat zaila egin zait!!!!!!!!!!!!!!!!!

    ErantzunEzabatu
  3. Zer ordutan idazten dituzu etxeko lanak????????????????

    ErantzunEzabatu
  4. Amaia zer ordutan idazten dituzu etxeko lanak???????????

    ErantzunEzabatu
  5. Kaixo Amaia, Ainhitz naiz. Jakin naiko nuke ea zer ordutan jartzen ditzun etxeklanak, horrela orduan begiratu dezaket.

    ErantzunEzabatu
  6. Kaixo Amaia,
    Amets naiz. Egin ditut etxeko lanak.
    Matematikak kosta zaizkit, baina bestela ondo.

    ErantzunEzabatu

IZARREN HAUTSA

Oraingo honetan zuengana gatoz gure gai berriaren aurkezpenarekin: "izarren hautsa" hain zuzen ere. Gai honekin lotutako eske...