2020(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena



Kaixo!!!

Zer moduz zabiltzate? Batzuk drive bidez zuen berriak jasotzen hasi gara.

Gaurkoan ere, drive bidez lan batzuk eskatuko zaizkizue. Gogoratu, EZ dela berriz "compartir" sakatu behar; itxi eta berak gordetzen du. Besteak, koadernoan idatzi lasai asko!


GAZTELANIA: 


. LECTURA: páginas 4 y 5 del libro. Los que nos tengáis el libro, clicar en el link adjuntado en el blog: Páginas 4-5

ESCRITURA: Ya que hemos estado hablando y leyendo sobre el papel, vamos escribir sobre ello.
Si tenemos opción, vamos a escribir en DRIVE, para qué usamos el papel a lo largo del día.
Quien no tenga ordenador, deberá hacerlo en el cuaderno de lengua (el amarillo).
Para terminar, teniendo en cuenta lo que has respondido, completa la página 13 del CA (cuaderno de actividades).


INGURUNE ETA EUSKARA

Aurreko egunean, Euskal Herriko ibaien informazioa aurkitu zenuten; aurkitu al zenituen beraien luzeerak?

Aurkitu bazenituen, konparatu eta zenbaki bidez ordena itzazu; bestela begira ezazu Txanelako 24. orrialdean
ea informazio hori topatzen duzun: ibai bakoitzaren izenaren ondoan luzeerak idatzi eta zenbaki bidez ordenatu
luzeenetik motzenera.

Bertan ere, ikusiko dituzue Txinako ibairik garrantzitsuenak.

Ahal duzuenek driven eta besteak koaderno gorrian erantzun galdera hauek:
  • Zein da Euskal Herriko ibairik luzeena? Zenbat kilometro ditu?
  • Zein da Txinako ibairik luzeena? Zenbat kilometro ditu?
  • Kalkula itzazu zenbat kilometro gehiago dituen Txinakoak Euskal Herrikoak baino

Gaur ere, informazioa bilatuko duzue: Gipuzkoako ibairik garrantzitsuenak eta haien luzeerak.

MUSIKA

 IZENBURUA: "TXIRULAREKIN AURRERA!"

          Animatu zaitezte etxean "Ibilaldi lasaia" jotzen edo abesten






MATEMATIKA


OSTEGUNA (martxoak 26)
  • Matematikako liburuko 132. eta 133. orrialdeak egin.
  • Jolasa:
JOLASAK BIDERKETAK LANTZEKO
“Barajako karten biderketa-guda” 
Baraja beharko dugu, edo 8 eta 9ko kartak dituenak edo betikoa erabiltzen badugu txota 8 izango da, zaldia 9 eta erregea 10. Jolasaren arauak oso sinpleak dira:
1. Parte hartzen duten guztien artean kartak banatu.
2. Karta sortak ahuzpez jarri eta gero, jokalari bakoitzak bina karta aterako ditu.
3. Bi karten arteko biderketa egin eta zenbaki altuena lortzen duenarentzako dira kartak.
4. Bukaeran karta gehien dituen jokalariak irabazten du.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

IZARREN HAUTSA

Oraingo honetan zuengana gatoz gure gai berriaren aurkezpenarekin: "izarren hautsa" hain zuzen ere. Gai honekin lotutako eske...