Kaixo lagunak!
Hemen gaude berriz, biharko lana jartzeko asmoarekin, beraz, lan hauek ASTEAZKENEAN, martxoak 18, egiteko dira. 
Badirudi Gaztelaniako nahiko lan bidali ditugula egun hauetan eta horregatik gaur ez dugu jarriko, honela dena bukatzeko denbora izango duzue. Norbaitek dena bukatu badu aprobetxatu gustuko zerbait irakurtzeko.
INGURUNE ETA EUSKARA
AntzinakoTxina 12.-13.
orrialdeak irakurri ongi ulertuz (3 aldiz gutxienez)  eta ondoren, galdera
hauek erantzun koadernoan. Galderak erantzuterakoan izenburu hau jarri:
“Antzinako Txina”:
- Zer
     ibairen ertzean sortu zen txinatar zibilizazioa?
- Txinatar
     zibilizazioaren sorrerak ez al dizu beste zibilizazio bat gogorarazten?
     Zein?
- Zeintzuk
     dira Euskal Herriko ibairik garrantzitsuenak? Bilatu
     informazioa.  
- Hernaniko
     ibai ertzeko lurrak emankorrak ote dira? 
MATEMATIKA
- Liburutik
     105-106. orriak egin
- Liburutik
     120-121. orriak egin.
- 155.
     orrian, 3. ariketan dauden eragiketak egin itzazu koaderno urdinean.
Gaurkoa bukatu eta hurrengo lau egunetan ez duzue etxeko lanik izango. Beraz, animo eta aprobetxatu gustuko dituzuen beste gauzak egiteko!
Datorren astean, astelehenerako, beste lanak jarriko dizkizuegu.
Ondo ibili!!!!
Ondo ibili!!!!
 
 
 
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina